XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrena, len ere aipatutako 1956`ko irailean Arantzazu`ko Batzarr aundian eman zuen aolkua oñarriz arturik, eta al ditezken laguntza guziekin, lenbailen, egiazko Euzkaliztegia, ots, euzkeraz bakarrik egiña izango dan Iztegia, egiten asi dedila.

Ta lan ori oso aundia ta urte luzeetan barna burutzeko izan beharr dalako, apika, gaiez-gai ta lenengoz irakaskintzari buruz astean egiten; egikera ori onena izango dalakoan.

Gure izkuntza ta gure Erri`aren bizirako ere, gure egiazko Euzkal-Iztegia, ezinbesteko ta garrantzi aundienekoa dala uste dut.

Eta ori alik eta osoena euki arte, egin, egiten eta egingo diran gogo-lantzeari buruzko lanak guztiz bein-beñekotzat artu bear-izango dira.

Aitzitik, Iztegi orri eskerr eta bera oñarriz arturik, lanak sakonago ta euzkaldunago egin al-izango dira, izan diteken neurri batean bein-betikoak izan ditezen.

- Irugarrena, 1936`garren urtean, amaituta, bai ta irartzeko gerturik, Azkue, Olabide ta Orixe`k egiña zeukaten beste iztegia ere argitaratzea.

Jaun aiek nolako jakintsuak izan ziran gogoraturik, berak egindako lana eziña da guziok ezagutu gabe geratzea; ororentzat eta euzkera berarentzat ere onuragarrienetakoa izango dalako.

Azkenez, naiz Euskaltzaindi`ak naiz euzkera maite dugun guziok, euzkaltzale guzien alkartasunerako alegin aundienak burutzeko gertutzea, guzion eginbidetzat artu bearr dugu.

Ororen gain gure izkuntza ta gure Erri`aren bizia begiratu bearr ditugu, bearr baldin bada geron burua ukatzean.

Bayona`n, 1978`ko garagarrilaren 27`garrenean.